Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, gazteetako batek ihes egin zuen, eta bestea, 21 urteko gaztea, hantxe gelditu zen, ustez eraman nahi zituzten teilatu-hodien ondoan. Ondarearen kontrako delitua leporatu diote, eta gaur goizeko lehen orduan utzi dute epailearen esku. Ikerketa zabalik dauka Ertzaintzak, eta bigarren gaztearen bila ari dira.
