'Bizitza baten txatalak' liburua aurkeztuko du Onintza Enbeitak ostiralean, Mendaron

Ainara Argoitia Arano 2026ko maiatzaren 20a

Feli Madariaga eta Oninntza Enbeita, liburuarekin. Arg.: Argia

Bizitza baten txatalak liburua aurkeztuko du Onintza Enbeitak (Muxika, 1979) ostiralean, hilak 22, Mendaroko udaletxeko udalbatza aretoan, 18:30ean, In Leike kultur elkarteak eskatuta.. 

Foruko (Bizkaia) Baldatika baserrian jaio eta Muxikako Igertu baserrira ezkondu zen Feli Madariagaren (Forua, 1932) bizitza eta bizimodua jaso ditu Enbeitak liburuan, protagonistaren beraren berbetan. Madariagaren bizitzaren bidez, Euskal Herriko emakume baserritarren belaunaldi oso baten irudia osatu du Enbeitak, ekonomia zirkularra, komunitatea eta elkartasuna oinarritzat izan dituen belaunaldi batena. Enbeitak esana du, liburua idazten hasi zenean, Madariagak lurrarekin zuen harremana lantzen hasi zela, bereziki, baina bidean "beste gauza batzuk" topatu zituela. Horiexek aletuko ditu ostiraleko saioan.