Trikiti, pandero eta txistu ikasleena izango da lehenengo taldekako kontzertua. Esan bezala, maiatzaren 27an emango dute kontzertua, 19:00etan hasita. Baina ekainerako ere lotu dituzte beste bi kontzertu: ekainaren 2an, pianoa, biolina eta gitarra ikasten ari direnen txanda izango da, eta ekainaren 9an, berriz, bateria ikasleena. Hiru kontzertuak San Agustinen izango dira, 19:00etan.
Matrikulaldia, zabalik
Era berean, gogorarazi dute zabalik dagoela musika eskolan matrikulatzeko epea. 4 urtetik gorako ikasleentzako eskaintza du gaur egun Ameikutz musika eskolak, eta interesatuek musika eskolara bertara idatzita edo deituta lor dezaketen informazio gehiago. Hona horretarako bideak. iameikutz@gmail.com edo 619 30 64 93 / 943 25 42 75