Baldintza bakarra bete behar dute Adinekoen Eguneko bazkarirako izena eman nahi duten mendaroarrek: 70 urte beteak izatea, edo bestela, bikotekideak adin hori betea izatea. Ohi baino azkarrago zabaldu du Udalak izena emateko epea, baina arrazoia ere zehaztu du: Aizpen kabitzeko baino jende gehiagok izena emango balu, non eta zelan egin pentsatzeko behar beste asti izatea. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena, aurrez aurre edo 943 033 282 telefonora deituta.