Parte-hartze txikiagatik bertan behera laga dituzte Mendaron gaur eta bihar UEMAk ematekoak zituen tailerrak

Ainara Argoitia Arano 2026ko maiatzaren 27a

Gaur eta bihar familientzako bi tailer ematekoak zituen UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Mendaroko ikastetxean, baina udazkenera atzeratu dituzte biak, gutxieneko talde bat osatzeko beste lagun ez daudelako izena emandakoetan.

Nola eragin haurren hizkuntza-ohituretan? izenburuko tailerra zuten gaur ematekoa, eta  No sé euskera. ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas?” izenburukoa bihar. Mendaroko Udala, UEMA, Arno guraso elkartea eta Mendaro ikastola dira antolatzaileak, eta bi tailerrak atzeratzea adostu dute.