Trikiti, pandero eta txistu ikasleek hasi dituzte Ameikutz musika eskolaren ikasturte amaierako jaialdiak

Ainara Argoitia Arano 2026ko maiatzaren 29a

Barkaka nahiz taldeka igo ziren San Agustin kulturguneko oholtzara Ameikutz musika eskolako trikiti, pandero eta txistu ikasleak asteazkenean. Ordubete inguruko jaialdia ondu zuten elkarrekin, eta gozatu zuen publikoak. Datozen bi astetan hiru kontzertu gehiago emango dituzte, taldeka.

Ekainaren 2an piano, biolin eta gitarra ikasleen txanda izango da, eta ekainaren 9rako bateria ikasleen kontzertua dute iragarrita. Bi kontzertu horiek San Agustin aretoan izango dira, 19:00etan hasita biak. Ondoren, ekainaren 17an, Herriko Enparantzara irtengo dira ikasle guztiak, han egingo baitute ikasturte amaierako jaialdi handia.