Udaleku irekien inguruko informazio-bilera egingo dute Mendaron ekainaren 4an

Ainara Argoitia Arano 2026ko ekainaren 1a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Udaleku irekiak antolatu ditu Udalak ekain eta uztailerako, eta haiei buruzko informazioa emateko bilera egingo dute ekainaren 4an, San Agustin kulturgunean, 18:00etan.

Iaz bezala, bi txanda eskainiko dituzte aurten ere: ekainaren 22tik uztailaren 3ra arte izango da lehenengoa eta uztailaren 6tik 17ra arte bigarrena. Azken urteotan bezala, 09:00etatik 13:00etara arte izango da udalekuen ordutegia.

Zaintza-zerbitzua

Hain zuzen, HH3 eta LH6 arteko ikasleentzako eskaintza da, baina, eskolaldia amaitutakoan guraso askori sortzen zaizkien kontziliazio arazoen jakitun, Udalak zaintza-zerbitzua jarriko du HH2ko haurrentzat, Arno Guraso Elkartekoekin elkarlanean. Udaleku irekiek irauten duten denbora-tarterako izango da zerbitzu hori.