Meza izan dute lehenengo, Mendaroko eta Itziarko abesbatzek girotua, eta ondoren, mezaostean, herri-kirol saioaz gozatzeko aukera izan dute Trinitatera inguratu direnek. Goizeder Abendibar (Mallabia, 2008) harri-jasotzaileak hasi du erakustaldia, eta ondoren, nor baino nor aritu dira aizkoran Arkaitz Etxebeste (Igeldo, 1994) eta Ugaitz Mugertza (Mutriku, 1987). Elizpean taberna ere jarri dute jai batzordekoek, ohi legez, eta jan-edana ere ziurtatua egon da. Txorizo ogitartekoak eta Trinitaten ohikoa den legatz ogitartekoa zerbitzatu dituzte, bai eta txakolinia ere, nahi beste. Eta eguraldia lagun, jende ugari batu da festara. Ameikutz musika eskolako trikitilari gazteak aritu dira zuzeneko musika jartzen: Jare Egea, Elene Goikoetxea, Garazi Ulazia eta Irantzu Agirregabiria.