Trinitate baseliza inguruan batu dira gaur ere mendaroar asko, Trinitate Txiki eguna ospatzera. Hiru osagai nagusi izan ditu gaurko goizak: meza, eskola-umeen bertso-saioa eta Saioa Lizarralde eta Leandro Esnaolaren triki doinuak. Bideo honetan batu dugu goizak eman duenaren laburpen bat, Mendaroko ikastetxeko ikasleen bertso-saioaz batera.