11:00etan zabalduko dute azoka eta 14:00ak bitartean, Mutrikuko Goienetxe baserriko ardi gazta, Soraluzeko Egotza gaztandegiko ahuntz gazta eta Elgoibarko Mausitxako ardi gazta dastatzeko aukera izango da. Bi euro ordainduta, hiru gazta pintxo eskuratu ahal izango dira, eta bi euro gehiago ordainduta, pintxoez gain herriko bertako sagardo tragoxka bat ere hartu ahal izango da.
Azokak, hala ere, beste zati bat ere izango du, artisauena. Gutxienez hiru artisauren lanak ikusi eta erosteko aukera izango da: Lukenka, Kigarma eta Bitxibea.