Ekainaren 22tik aurrera udako ordutegia izango du Mendaroko udal liburutegiak

Ainara Argoitia Arano 2026ko ekainaren 20a

Igandean, ekainaren 21ean, sartuko gara ofizialki udan, eta biharamunetik aurrera -astelehena- udako ordutegia izango du Mendaroko udal liburutegiak.

Ekainaren 22tik uztailaren 24ra goizez egongo da zabalik liburutegia, 10:00etatik 14:00etara, eta uztailaren 24tik irailera bitartean, itxi egingo dute.