Hasi dituzte Mendaron udalekuak, 60 bat umerekin

Ainara Argoitia Arano 2026ko ekainaren 22a

Gaur hasi dituzte Mendaron Udalak antolatutako udaleku irekiak. 09:00etan elkartu dira haurrak eta begiraleak ikastolako jolastokian, eta talde argazkia atera ondoren, taldetxotan banatu dituzte haurrak, elkar ezagutzeko jolasak egiteko.

HH3 eta LH6 arteko 60 bat umek eman dute izena gaur hasi duten lehenengo txandan. Ekainaren 22tik uztailaren 3ra artekoa izango da lehenengo txanda hau, eta uztailaren 6tik 17ra arteko bigarrena. 09:00etatik 13:00ak arteko ordutegia izango dute udalekuek. Herrian bertan egingo dituzte ekintzarik gehienak, baina Lehen Hezkuntzakoak Debako hondartzara ere joango dira egunen batean.