In Leike kultur elkarteak eta Udalak elkarrekin hartutako erabakia izan da. Segurtasunaren izenean hartu dute erabakia, arrisku egoerak saihesteko. Herriko Enparantzan zuten sua piztekoa bihar, iluntzearekin batera, baina eguraldiak bestela jokatzea eskatzen duela arrazoitu dute. Era berean, zentzunez jokatzeko eskatu diete herritarrei, eta San Joan surik ez egiteko bazterretan, sute arriskua handia delako.