Mendaroko frontenis txapelketan zehaztu dira emakumezkoen finalerdiak

Ainara Argoitia Arano 2026ko ekainaren 25a

Maiatzaren hondarrean hasi zuten Mendaron Gazte Asanbladak antolatutako frontenis txapelketa, eta jakinarazi dutenez, emakumezkoetan, zehaztu dira finalerdiak. Datorren asteazkenean, uztailaren 1ean, jokatuko dute finalerdietako bata, eta biharamunean, ostegunean, bestea.

Aurrera doa Mendaroko frontenis txapelketa. Salbuespenak salbuespen, asteazken eta ostegunetan jokatzen dituzte txapelketako partiduak, baina datorren astean, lau egunetan jokatuko dira, astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean. Astelehen eta martitzenean, lehenengo faseari dagozkion partiduak jokatuko dira, gizonezkoenak denak, eta asteazken eta ostegunean, emakumezkoen finalerdiak. Asteazkeneko partiduan, Ane Landa eta Naroa Zubiak Irantzu Agirregabiria eta Iraide Agirretxea izango ditu aurkari -litekeena da Agirretxeren ordez beste norbait aritzea egun horretan-. Osteguneko partiduan, berriz, honako bi bikote hauek arituko dira aurrez aurre. Nerea Bastida eta Leire Alberdi batetik, eta bestetik, Irati Mendikute eta Josune Manteca.