Izen-emateak kuadrillaka egin beharko dira, Mendaro.eus webgunean sartuta. Kuadrilla bakoitzak izen bat aukeratu beharko du eta bi arduradun izendatu, egun horretan sortuko diren lanen ardura bere taldekideen artean banatzeko. Paella lehiaketan izena emateko, 14 urte beteak izan beharko dira, eta bazkarirako bost euro ordaindu beharko dira pertsonako. Paella lehiaketa 13:00etan hasi eta 14:30ean amaituko da. Bazkarian parte hartuko dutenentzat beste lehiaketa bat ere izango da: txapel orijinalenarena. Txapelak ere egun horretan bertan aurkeztu beharko dira, 14:30erako.