Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zinemagileek zuzendutako 80 egunean filma proiektatu zuten atzo, eta hogeita bat lagun bildu ziren emanaldirako. Bi emakumeren arteko maitasun istorioa kontatzen du filmak. Axun (Itziar Aizpurua) eta Maite (Mariasun Pagoaga) dira protagonistak, eskolan elkar ezagutu zuten adineko bi emakume. Eskola garaian, sentimendu eta harreman batzuk piztu zitzaizkien, baina harreman lotua izan zuten, ez baitzioten beren buruari laguntasunetik haratago joatea baimendu. Filmak harreman lesbikoen inguruan gogoeta egiteko parada eskaintzen du. Atzoko zine emanaldiaren ondotik, Iago magoaren magia ikuskizuna iragarri dute ekainaren 30erako. Mendarozabalgo parkean izango da emanaldia, 19:00etan.
Santanetarako zapiak, salgai
Era berean, jaietarako Gaztetxearen zapi berdeak ere sortu dituzte, eta jakinarazi dute jaietan txosnan bertan izango dituztela salgai, 2 euroan. Nolanahi ere, udako egitarauko ekintzetan ere eskuratu ahal izango dira.

