GastroActitud elkarteak sustatuta eta Makrok babestuta, ehun euroan jatordu onenak ematen dituzten ehun jatetxeen zerrenda osatu du gastronomian adituak diren kazetari eta komunikatzaile talde independente batek. Bederatzi lagunek osatu dute epaimahaia: Madril Fusioneko presidente eta GastroActitud enpresaren sortzaile Jose Carlos Capel; Observación Gastronómica blogaren sortzaile Philippe Rego; Valentziako erkidegoko gastronomia-kazetari Marina Vega; Malagako ABC Gurme gehigarriaren editore Carlos Mateos; Jorge Guitian historialari eta gastronomia-dibulgatzailea; Clara Villalon komunikatzaile gastronomikoa; Igor Cubillo kazetaria eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea Euskal Herrian; Julia Perez Lozano gastronomia kazetaria eta GastroPostura enpresako zuzendaria; eta Chema Leon Makroko marketin zuzendaria.
Horietako bakoitzak ondoen ezagutzen dituen eremu geografikoetako jatetxeen aukeraketa egin zuen hasieran, eta estatuko beste leku batzuetako jatetxeak ere gehitu zituzten gero beren zerrendetara. 1.000 bat establezimendutako zerrenda osatu zuten hala. Proposatutako jatetxe guztiak hamar kategoriatan sailkatu zituzten, eta bozketa eta eztabaida prozesu baten ondoren, jatetxe bakoitzeko hamar establezimendu onenen behin betiko zerrenda osatu zuten.
Hona, sailkapen horren arabera, arrain eta itsaskien saileko hamar jatetxe onenak
- FM taberna — Granada (Granada)
- Nordestada — Portosin (Coruña)
- Cardumen — Madrid (Madril)
- Can Pujol — Eivissa (Baleareak)
- Chinchin Puerto — Caleta de Velez (Malaga)
- Els Pescadors de Llançà — Llançà (Girona)
- Nelson — Arinaga (Las Palmas)
- Pintarroja — Menorca (Baleareak)
- Landa — Mendaro (Gipuzkoa)
- Zarate — Bilbo (Bizkaia)
