Santana Jaiak 2026 - Mendaro

Bihar arratsaldean jokatuko dituzte Mendaron frontenis txapelketako finalak

Ainara Argoitia Arano

Maiatzean hasi zuten Mendaron Gazte Asanbladak antolatutako frontenis txapelketa, eta bihar, hilak 23, jokatuko dituzte finalak. 18:30ean hasiko da jardunaldia.

Emakumezkoetan, Nerea Bastidak eta Leire Alberdik osatutako bikoteak Ane Landak eta Naroa Zubiak osatutakoa izango du aurkari, eta gizonezkoetan herriko bi bikote arituko dira aurrez aurre: iaz txapeldun izan ziren Axular Agirregabiria eta Ander Aberasturi, batetik, eta Julen Dobarro eta Julen Iriondo, bestetik. Hemeretzi bikote lehiatu dira guztira: zortzi emakumezkoenak eta hamaika gizonezkoenak. 18:30ean hasiko da jardunaldia, eta Gazte Asanbladakoek garagardoak izango dituzte salgai.