Lau bertsolari arituko dira bat-batean kantuan, asanbladakideren batek jarritako gaiari eta testuinguruari lotuta: Libe Goenaga getariarra, Andoni Rekondo hernaniarra, Suhar Gesalaga azpeitiarra eta Donibane Lohizuneko Elixabet Etxandi.
Herriko Enparantzan jardungo dira bertsotan, eta bertso-saiorako txosna ere zabalduko du Gazte Asanbladak. Gaur ziren muntatzekoak hastekoak, baina atzo arratsaldean muntaketa lanetan ari ziren Itziartik etorritako lagunak. Txosna muntatuta, gaur oinarrizko ikastaro bat emango diete Gazte Asanbladako beteranoek gazteenei, eta lotuko dituzte txandak ere, bihartik aurrera dena prest-prest izateko. Izan ere, bihar hasiko dira jaiak Mendaron, nahiz txupinazoa uztailaren 24an botako duten. 535 bazkaltiar baino gehiago daude izena emanda biharko bazkarirako.