Erasoren bat ikusi edo jasanez gero, Gaztetxeko txosnako barrara gerturatzeko eskatu dute, eta herritarrei eskatu diete jaietan ere arduraz jokatzeko, erasoren bat ikusiz gero, momentu oro biktima babestuz eta erasotzailearen kontra posizionatuz. Mezu hori zabaldu dute asanbladakideek sare sozialen bidez zabaldu duten bideo honetan.
Mendaroko Udalaren protokoloa
Eraso matxisten kontrako dekalogoa argitaratu du Mendaroko Udalak, eta gogorarazi du jaiak askatasunean eta beldur barik gozatzeko eskubidea bermatzea denon ardura dela. Hala, jokabide matxistak ikusiz gero publikoki gaitzesteko eskatu dute, eta argi lagatzeko jaiak ez duela justifikatzen inoren askatasuna mugatzen duen jokabiderik. Arrisku-egoeraren bat sumatuz gero, 112 telefonora deitzeko eskatu dute, eta erasoa jasan duen norbaitek laguntza eskatuz gero, berriz, bakarrik ez uzteko eskatu dute, eta entzuteko, epaitu barik. Sexu erasoren bat jasoz gero, berriz, gogorarazi dute 900 84 01 11 (Satevi) telefonoan 24 orduz ematen dutela arreta, eta ohartarazi garbitzen edo arropaz aldatuz gero, frogak ezaba daitezkeela. Azkenik, nabarmendu dute alkohola eta drogak kontsumitzeak ez duela inor errugabetzen, eta soilik bai dela bai.