Bigarren urtez jarraian TAF kuadrillak irabazi du Mendaron Kuadrilla Eguneko playback lehiaketa

Ainara Argoitia Arano 2026ko uztailaren 19a

Iazko berberek irabazi dute aurten Kuadrilla Eguneko playback lehiaketa, TAF kuadrillakoek, jokoan ziren 40 puntutik 39 eskuratuta.

TAF kuadrilla izan zen, era berean, atzoko sari nagusia eskuratu zuen kuadrilla ere. Sari nagusirako hiru probatan parte hartu beharra zegoen atzo: paella lehiaketan, txapelik originalenaren sariketan eta playback lehiaketan, eta hiru probetan bildutako puntuak zenbatuta, TAF kuadrilla nagusitu zen atzo, esan bezala, 90 puntutik 81,3 lortuta. 300 euroko saria eskuratu zuten. Bigarren Gaztiak kuadrillakoek egin zuten, jokoan ziren 90 puntutik 75,2 eskuratuta batuta eta hirugarren saria Randa kuadrillakoentzat izan zen, 90 puntutik 73,2 lortuta. Albiste honetan bi bideo dituzue ikusgai: kuadrilla irabazlearen playbacka azal orrian, eta gainerako guztien laburpen bat hemen azpian.