Udaletik jakinarazi dute txirristada erraldoiaren ordez puzgarriak jarriko dituztela ikastolako jolastokian. Haurren danborrada, berriz, frontoian egingo dute, kalejirarik gabe. Hala zabaldu dute Arno guraso elkartetik.
Euria eman dute biharko, zapatua, eta biharko egitarauan aldaketak egitera behartuta ikusi dira Mendaroko Udala eta Arno guraso elkartea. Batetik jakinarazi dute Azpilgoetan jartzekoa zuten txirristada erraldoirik ez dela izango, eta bestetik, umeen danborrada frontoira mugatuko dutela.