Santana Jaiak 2026 - Mendaro

'Star Wars' sagako pertsonaietako bat Mendaroko errotondan lurreratu da, E.T.ren bila

Ainara Argoitia Arano 2026ko uztailaren 25a

Jaien testuinguruan Star Wars western galaktikoko pertsonaietako bat azaldu da Mendaroko errotondan, "mendeku gosez". Umorearen eta inprobisazioaren aldeko aldarria dago atzean, sortzailearen esanetan. 

Joseba Olazabalek estralurtar baten panpina sortu zuen iazko santanetarako, eta jarri  zuen apain-apain Mendaroko errotondan. Lepoko poltsa, tronpeta hori, zapi berde eta berakatzez egindako koilarra zeraman, eta E.T. extralurtarraren ama zela azaldu zigun orduan. Garai bateko jaien gomutan sortu zuen panpina, Kilimon errekan zehar kalejirak inprobisatzen ziren garaiak gogoan. Iaz sortzailearekin izandako solasaldiaren ondoren kontatu genuen herritarren sormenerako gogoa pizteko egin zuela Olazabalek, baina panpina jarri eta biharamunean desagertu zen. Antza, norbaitzuk errekara bota zuten panpina. Eta ekintza horren mendekuz aurten Star Wars sagako pertsonaietako bat azaldu da leku berean, Mendaro, madarikatuak, non dago E.T? kartela ondoan duela.