Azaleko argazkiaz gain, beste bi hauek jaso ditugu egunotan erredakzioan.
Herritar batek BARRENAra bidalitako argazkiak dituzue hauek. Salatu du azken bi egunetan garagardo bidoi bat eta bi seinale bota dituztela Kilimon erreka aldera. "Era honetako indar erakustaldiak sobera daude jaietan. Ez dakit konturatzen diren, baina hauek guztiak gure poltsikotik ordaintzen ditugu herritarrok. Ezin al da ondo pasatu ondo dagoena bakean utzi gabe? Lotsagarria da" mezuarekin batera bidali ditu argazkiak.