Bost egun luze izan dira, bi asteburu bete. Askotariko ekintzez eta musika aukera zabalaz gozatzeko aukera izan dute mendaroarrek, eta, Katasorginari agur esan aurretxoan, eskerrak eman dizkie Enetz Ezenarro alkateak jai ahaztezinak izateko beren onena eman duten jai batzordeko kideei, herriko eragile ezberdinei, udal langileei eta herritar guztiei. Alkatearen hitzen ondotik gorako bidea hartu du Katasorginak. Udaletxeko balkoian barrura egin du eta Bull disko jartzaileak egin ditu Oilar Beltzak taldearen kontzertua hasi aurreko lanak.