(EGUNERAKETA). Berrabiarazi dute tren zerbitzua Mendaron. Segurtasun Sailak esandakoaren arabera, orain dela minutu eskas abiarazi dute bertan geldi zegoen trena, Mendaroko Erramune industrialdean izandako harrapaketaren ondoren. 13:30ak aldera izan da gertakaria eta trenak harrapatutako pertsona hil egin da. 52 urteko gizonezkoa da hildakoa.