Andra Mari jaiak ospatuko dituzte bihar Mendaroko Azpilgoeta auzoan

Ainara Argoitia Arano 2026ko abuztuaren 14a

Andra Mari jaiak ospatuko dituzte bihar Azpilgoeta auzoan. Mendaro herri izendatu zutenetik santanak dira herriko jai handiak, baina azpilgoetarrek santanak bezain bere sentitzen dituzte Andra Mari jaiak, auzoko beti-betiko jaiak.

Bi osagai nagusi izan ohi dituzte Mendaroko Andra Mari jaiek, eta egitarauan ez da aparteko aldaketarik izango aurten. 11:30ean hasiko dituzte jaiak, Ameikutz musika eskolakoen trikitilari doinuekin, eta 13:00etarako herri-kirol saioa dute iragarrita. Egitarauan ez dute zehaztu zeintzuk kirolari arituko diren nor baino nor, baina ikuskizuna ziurtatuta egongo da, bai eta jan-edana ere.