LGTBIQ+ kolektibokoei eta senideei laguntza eskaintzen dien Berdindu zerbitzu ibiltaria Mendaron izango da irailaren 24an

Ainara Argoitia Arano

Irailaren 24an Mendaron izango da Gipuzkoako Berdindu zerbitzu ibiltaria. LGTBIQ+ pertsonei, senideei eta entitateei arreta, informazioa eta aholkularitza ematen diete Berdindu zerbitzuan, baina horretarako ordua hartu behar da aurrez.

Arreta pertsonalizatua ematen dute Berdindu zerbitzuan, orientazio sexualari eta genero-identitateari, LGTBI+ legediari eta aniztasun sexualaren heziketari buruzko zalantzak argitzeko, eta bide batez, babesa eta laguntza ere ematen dute, diskriminazio eta eraso kasuetan. Zerbitzu hori jasotzeko, baina, aurrez eskatu behar da ordua. Mendaron, udaletxeko  hirugarren solairuan izango dira irailaren 24an, Arno aretoan, 12:00etatik 18:00etara bitartean, eta txanda hartzeko nahiz informazio gehiago jasotzeko bi bide daude: posta elektronikoa (berdindugipuzkoa@euskadi.eus) eta telefonoa: 900 840 128 / 688 769 865.