Udaletik zehaztu dutenez, zoru berriak amortiguazio handiagoa eskainiko du eta katuka edo lau hankan dabiltzan ume txikiak erosoago ibili ahal izango dira bertan. Egindako lanek 5.800 euroko kostua izan dute -BEZ barne- eta obra finantzatzeko Jaurlaritzaren dirulaguntza eskatua du Udalak. Modu horretan kostuaren %60a finantzatzea espero dute.
Ez da Udalak ikastolan egin duen berritze lan bakarra. Ikastetxeko zuzendaritzaritzaren eskariei erantzunez eta haiekin koordinatuta, ikastetxeko beste azpiegitura batzuk ere berritu eta egokitu dituzte azkenaldian. Esate baterako, toldoak jarri zituzten goiko solairuan eguzkitik babesteko, beste gela bateko zorua ere egokitu zuten eta uztailean saskibaloirako saski elektrikoak ere jarri zituzten jolastokian.