Astegunetan zabalduko dute ludoteka, eta adin bakoitzak izendatua izango du/ditu bere eguna(k). Hilaren 14tik 18ra, baina, ateak irekiko ditu ludotekak, erabiltzaile berriek espazioa ikus dezaten. Nolanahi ere, haurrek haientzat izendatutako egunetan izango dute joateko eguna, bai ate-irekien astean eta bai ikasturtean zehar. Ordutegia 17:00etatik 18:30era artekoa izango da. Txikienek, 4 eta 5 urtekoek, bi egun dituzte izendatuta: eguenak eta barikuak. LH1 eta LH2koek, berriz, astelehen eta asteazkenetan izango dute zabalik ludoteka, eta azkenik, nagusienen (LH3-LH4) eguna martitzena izango da. Informazio gehiago behar duenak honako telefono zenbakira deitu dezake (613 035 413) edo nahiago badu posta elektroniko honetara idatzi: mendarokogaztelekuaetaludoteka@gmail.com.
Gaztelekuan, berriz, LH5etik 17urtera artekoek izango dute sarbidea. Barikutik domekara zabalduko dute, eta hemen ere zehaztua izango du adin tarte bakoitzak bere eguna. Bariku eta domekak izango dira DBHkoentzako egunak, eta zapatua, LH5-LH6koentzakoa. Irailaren 15ean zabalduko dute, eta izena eman nahi duenak Gaztelekuan bertan entregatu beharko du esku-orria beteta, gurasoek sinatuta. 18:00etatik 20:00ak arteko ordutegia izango du.