Ostegunetan izango dira eskolak, Azpilgoetako Kultur Etxean, goiko eta beheko solairuetan. Aurreko urteetan moduan, bi talde bereiziko dituzte: haurrena eta helduena, eta maila bakoitzean bi talde osatuko dituzte. Umeetan, 17:00etatik 17:45era izango dira HH4tik LH1era artekoen eskolak, eta 17:45etik 18:45era, LH2tik LH4ra artekoenak.
Helduen taldean bi saio izango dira aukeran: 18:00etatik 19:15era bata, eta 19:15etatik 20:30era. Izena emateko In Leike kultur elkartera idatzi behar da, honako e-posta honetara: mendaroninleike@gmail.com.