Udako Master Laboral Kutxako Urrezko Ligako partida jokatuko dute gaur Mendaron

Asier Orbea Ostolaza

Alize Sagardui pilotari goizuetarra martxoan Elgoibarren jokatu zuten partidan. Mikel Askasibar.

Emakume pilotarien Master Laboral Kutxa txapelketako partida jokatuko dute gaur Mendaron, Udako Master Laboral Kutxako Urrezko Ligakoa, hain zuzen ere. 

Emakumeen pilotari ikusgarritasuna eman, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatu eta pilota gustuko duten gaztetxoei erreferenteak gerturatzeko antolatu zuten txapelketa duela zazpi urte, eta punta-puntako kirolariak ari dira lehiatzen urtero. Zehazki, udako eskuz binakako txapelketako jardunaldia jokatuko dute gaur Mendaroko Goñati pilotalekuan. Eliteko pilotarien aurretik gazte mailakoak arituko dira nor baino nor gehiago. Jaialdia 19:00etan hasiko da.

  • Gazteen arteko lehian Balerdik eta Lizarraldek osatutako bikoteak Landaren eta Iparragirreren aurka jokatuko dute.
  • Elite mailako norgehiagokan Ibarrolak eta Zabalak Sagarduiren eta Mendizabalen aurka jokatuko dute.

 
Finala, irailaren 27an

Udako Master Laboral Kutxa torneoak bi fase eduki ditu. Bi hilabeteko lehiaren ostean, abuztu amaieran bukatu zuten lehen fasea, eta Goiuri Zabaletak eta Erasunek osatutakoa izan ziren lehen faseko bikote indartsuena. Sei bikotek lortu zuten txapelketaren bigarren fasea jokatzeko sailkatzea, hau da, Urrezko Ligarako sailkatzea. Zeberion, Artziniegan, Zarautzen, Ordizian, eta Galdakaon jokatu dituzte Urrezko Ligako jardunaldiak, eta gaur Mendarok ere hartuko du azkena.

Multzo bakoitzeko bi bikoterik onenek bihar, irailaren 19an, Oñatin jokatuko diren finalerdietarako txartelak eskuratuko dituzte. Final handia, aldiz, irailaren 27an dago iragarria, Sopelan, ETB-1 eta ETB on kateetan zuzenean emango den jaialdian. 

Urrezko Ligan bi multzotan banatuta lehiatzen dihardute bikotek:

A Taldean
Zabaleta-Erasun
Arraiza Gaminde
Etxegarai-Bergara


B Taldean
Aldai Bertiz
Arrizabalaga-Zabala
Salsamendi-Oses