Lur Usabiaga ipuin kontalariak dinamizatuko du ikasturte honetan Letren harietatik jolasean haurren irakurketa taldea. Hilean behin elkartuko dira izena emandakoak udal liburutegian, martitzenetan, eta egun horietan itxita egongo da arratsaldez liburutegia. Honako egun hauetan izango dira saioak: urriaren 6an, abenduaren 1ean, urtarrilaren 19an, martxoaren 2an, apirilaren 13an eta maiatzaren 25ean. Adinka, hiru talde osatuko dituzte, eta zehaztu dituzte adin-tarte bakoitzerako ordutegiak. Honako hauek:
- L1 eta LH2: 17:00etatik 17:40ra
- LH5 eta LH6: 17:45etatik 16:25era.
- LH3-LH4: 18:30etik 19:15era.
Helduen irakurketa taldea
Helduen euskarazko irakurketa klubari ere jarraipena eman nahi dio Udalak aurten, eta interesa duenak zabalik du izena emateko epea. Asier Serranok gidatu du azken urtean, eta hilean behin elkartu dira irakurzaleak, adostutako liburu baten inguruan aritzeko. Izena emateko: liburutegia@mendaro.eus.