Kexak eta eskariak

"Zer bilatzen du errekara apropos gauzak botatzen dituenak?"

Ainara Argoitia Arano

"Zapatuan, auzolanean, plastiko, lata eta zabor ugari atera genuen Kilimon errekatik, tartean bizikleta bat eta ugertzen hasita zeuden plazako bi pibote. Ertz batean laga genituen biak gero jasotzeko, baina gainerako zaborra bere lekura erretiratu genuenerako zubian baztertuta laga genuen piboteetako bat errekara botata zuen berriro norbaitek. Zer bilatzen du halakoak egiten dituenak? Zer bilatzen du errekara apropos zaborra botatzen duenak? Errekara botatzen den guztiak bide laburra du itsasora. Zaindu dezagun ingurua"