Bi talde sortuko dituzte Mendaron burua entrenatzeko Burulogy ikastaroan

Ainara Argoitia Arano

Burulogy programan iaz parte hartu zuen taldeetako bat.

Teknologia bat da Burulogy, gaitasun mentalak lantzeko eta hobetzeko aukera ematen duena, eta teknologia hori erabiliko dute haren izen bereko ikastarora batu direnek Mendaron. Udalak antolatutako ikastaroa da, eta bi talde sortu dituzte aurten. Urriaren 6an hasiko dute ikasturtea arratsaldeko taldekoek, eta biharamunean, goizekoek. 

Memoria, kalkulua eta buru bizkortasuna lantzen dituzte Burulogy programan; adimen kognitiboa, labur esanda. Funtzio kognitiboak entrenatzeko teknologia berriak erabiltzen dituzte, tableta bat hain justu, eta hantxe egiten dituzte ariketak, jolasen bidez. Ez da programa berria Mendaron. Iaz ere eskaini zuten eta aurten ere aurki hasiko dute ikasturtea, urrian. Bi talde sortu dituzte, astearte arratsaldeetakoa (17:00etatik 18:00etara) eta asteazken goizetakoa (11:00-12:00). Izena eman nahi duenak Mendaroko udaletxera deitu behar du, honako telefono zenbakira: 943 033 282. Ongizate Sailetik bideratzen dute gaia.