Uztaila hasieran Electrica modeloko saski tolesgarriak jarri zituen Broker Kirol enpresak ikastolako jolastokian, Udalak hala eskatuta. Udaletik jakinarazi zuten Debako Debasket saskibaloi klubekoekin hitz egin ostean erabaki zutela era horretako saskiak jartzea, aurrerantzean saskibaloiko lehiaketa ofizialeko partidak jokatu ahal izateko Mendaron. Orduan ere zehaztu zuten saskiak jarri osteko lana kantxa bera margotzea izango zela, eta eguna ere zehaztu zuten horretarako, baina atzeratu egin zuten azkenean. Orain, Udaletik jakinarazi dute asteburu honetan beteko dituela lan horiek Broker Kirol enpresak, eta horrenbestez, margotu eta sikatu arte, jolastoki handirako sarbidea itxita egongo dela.