Jose Miguel Arranzek irabazi du Mendaroko margo lehiaketa nagusia

Ainara Argoitia Arano

Beteranoa da Mendaroko aire libreko margo lehiaketan Jose Miguel Arranz, sari bat baino gehiago irabaziak baititu, eta gaur ere berak etxeratu du lehenengo saria, 700 eurokoa. 14 urtez beherakoetan bi sari banatu dituzte. HH2tik LH2rako mailan, Aitzol Garciaren lana nabarmendu du epaimahaiak, eta LH3tik DBH3rakoan, Aintza Mendikuterena. 

Helduen kategorian, lau sari banatu dituzte. Sari nagusia, 700 eurokoa, Jose Miguel Arranz erandioarrak irabazi du eta bigarren saria, 500 eurokoa, beste bizkaitar batentzat izan da, Ugaotik etorri den Iker Mugarrarentzat, iaz laugarren saria irabazi zuenarentzat. Mugarrak Garagartzako paisaia bat aukeratu du margolanerako, zehazki Landa erretegi atzeko zubia eta Kilimon erreka, eta esandako moduan, errifa bidez zozkatu du Udalak. Beste bi sari ere banatu dituzte, 300na eurokoak. Hirugarren accesita Carlos Espiga bilbotarrak irabazi du, eta laugarrena, Iban Aranburu beasaindarrak.