Euskara oinarri-oinarritik ikasteko aukera emango du herrian Mendaroko Udalak

Ainara Argoitia Arano

Euskara eskoletako ikasle talde bat Ibon Aginaga UEMAko teknikariaren adierazpenak entzuten. Artxibokoa

Azaroaren 17an hasiko dira Mendaron Udalak sustatu eta diruz lagundutako euskara eskolak. AEKk emango ditu eskolok,eta azaroaren 12an (osteguna) izango dute aurkezpena. 

Herrian bertan zerotik euskara ikasteko aukera emango du aurten ere Udalak (A0-A1 mailak). Eskolak udaletxean izango dira, astearte eta ostegunetan, goizez, 09:30etik 11:30era. 110 orduko ikastaroa izango da, azaroaren 17an hasi eta ekainaren 22an amaituko dutena. Udaletik jakinarazi dute oraindik izena emateko aukera dagoela, eta horretarako interesa duenak 688 74 66 34 telefono zenbakira deitu behar duela edota eibar@aek.eus posta elektronikora idatzi bestela. Asistentzia bermatzen duenak Udalaren dirulaguntza jaso ahal izango du.