ONCEren urriaren 2ko, 9ko, 16ko eta 23ko zozketetan egokitutako zenbakien azken lau zifrekin bat datozen zenbakiak dira sarituak. Honako hauek: 1693, 8408, 2532 eta 1146. Zenbakiotako bakoitzak Elgoibarko zein Mendaroko denda eta tabernetan gastua egiteko 200 euroko erosketa baleak ditu sari moduan. Sariak boletoetan adierazita datozen establezimenduetara bertaratuta jaso ditzake zenbaki sarituren baten jabe denak. Sarietako batzuk dagoeneko jasota dauden arren, jakinarazi dute badela oraindik agertu ez den sariturik.