Hezkuntza: Mendaro ikastolako irakasleen gehiengo handiak bat egin du grebarekin, eta beraz, bihar ez da ohiko jardunik izango. Gutxieneko zerbitzuak, baina, bermatuta izango dira, Jaurlaritzak ezarritakoaren arabera. Hala ere, zehaztu dute ezin dutela bermatu jantokiko zerbitzua normaltasunez beteko denik. Haurreskolan ere gutxieneko zerbitzua bermatuko dute.
Osasuna: Anbulatorioan, %100ean eutsiko diote eguneko jardunari. Ospitalean, berriz, ez dugu lortu jakiterik grebak zenbateko jarraipena izango duen, baina nolanahi ere, Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak bermatuta izango dira. Dekretuaren arabera, jaiegun bateko ohiko langileekin mantenduko dituzte larrialdi zerbitzuak eta ospitaleratutako pertsonei eman beharreko arreta, bai eta sukalde zerbitzua, otorduen banaketa eta garbiketa. Horrez gain, zerbitua bermatua izango da zenbait tratamendu eta unitateetan, dekretuak jasotakoetan.
Eguneko zentroa: Zuzeneko arreta bermatua egongo dela jakinarazi dute. Zalantza bakarra jantoki-zerbitzuarekin dute, kontratatutako enpresak ez dielako oraindik informazio hori helarazi. Hala ere, zehaztu dute familiei abisua pasatu dietela, esanez bihar zerbitzu horrekin arazoak baleude, eguerdian etxera eramango lituzketela erabiltzaileak.
Gimnasioa: Eguneko jardunari eusten saiatuko direla jakinarazi dute. Zabaldu, behintzat, egunero moduan zabalduko dutela zehaztu dute.
Musika Eskola: Zehaztu du ohiko eskola eta ordutegiak mantenduko direla oro har. Bi langilek egingo dute greba.
Udal liburutegia: Itxita egongo da bihar.
Ludoteka: Bihar dute langileek bozkatzekoa, eta horren arabera, hartuko dute erabakia.
Garraio publikoa: Euskotrenen eragina izango du grebak. Eusko Jaurlaritzak ezarritako %30eko gutxieneko zerbitzuak beteko dituzte bihar. Informazio gehiago eskuratzeko, erabiltzaileek 944 33 33 33 telefono zenbakira deitu edo euskotren.eus webgunera jo dezakete. Lurraldebusek ere gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Hemen, eskualdeko ordutegiak:
