2025eko neguan hasitako lanak amaituko dituzte orain, zutik gelditzen diren altzifre horiek botata. Zuhaitz horiek, gaur egun, pantaila-efektua sortzen dute ibaiaren eskuin ertzeko ingurumen-egoera hobea izan dadin, eta horixe da hain justu ere URA Agentziak eskatzen duena, baina arbola horiek bota eta altuera txikiagoko beste batzuk sartzea dute asmoa, hemen bertako espeziekoak.