Gaztetxean izango da gaur arratsaldeko solasaldia, 18:30ean hasita. Azaroaren 25ean, berriz, matxismoaren kontrako argazkia egin asmo dute Herriko Enparantzan, 18:30ean, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren -Azaroak 25- harira, bi ekintza antolatu ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistaren Mendaroko taldeak. Gaur izango da horietako bat. Izan ere, Prostituzioaren eztabaida hizpide izenburuko solasaldia iragarri dute beren sare sozialetan.