Musikarien zaindari den Santa Zezilia egunaren bueltan egin ohi da beti Musikalean, eta aurtengoa, hemezortzigarren edizioa izango da. Mendaroko Ameikutz musika eskolakoek ere urteak daramatzate ekimenarekin bat egiten, eta aurten ere, batuko dira. Xehetasun handirik ez dute aurreratu musika eskolatik, baina jakinarazi dute guztira 35 bat lagunek parte hartuko dutela kontzertuan. Abesbatzako neska-mutilak, gitarra ikasleak eta trikitilariak irtengo dira jendaurrera. Kontzertua, Trinitate baselizan izango da.