Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak (EHME) Santa Zezilia egunaren inguruan sustatzen duen ekimena da Musikalean, eta aurten ere bat egin dute Ameikutz musika eskolakoek. Aurreko urte batzuetan, baina, ez dute eguraldia lagun izan, eta ondorioz, egin nahi zutena egin gabe gelditu izan dira behin baino gehiagotan. Horregatik, aurten, badaezpada, kontzertua barruan egin dute, Trinitate baselizan. 18:00etan hasi da emanaldia, eta eliza bete egin da ekitaldirako. Abesbatzako haurrek hasi dute kontzertua eta hiru kantu abestu dituzte. Ondoren, taldeka igo dira aldarera musikariak, Musikaleaneko kamiseta laranjak jantzita. Gitarrako ikasleak izan dira bi, eta gainerakoak, trikitia eta pandero ikasleak. Denen artean orduerdi inguruko kontzertua ondu dute.