'Gregoria' bakarrizketa antzeztua egingo du Beatriz Egizabalek domekan

Ainara Argoitia Arano

Feminismoaz arituko da, umoretik, Indarkeria Matxismoaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira Udalak antolatu duen egitarauaren barruan. San Agustin aretoan izango da, 18:00etan, euskaraz. 

12 urtez gorakoei zuzendutako eskaintza dela zehaztu du Udalak. Jaio ala egin egiten da bat feminista? Galdera horri erantzungo dio, umoretik. Haren bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko du. Horren harira, haren etxeko emakumeek balio batzuen transmisioan izandako eragina eta askotariko faktoreek harengan izan duten eragina aletuko ditu. Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer daukat ulertzeko? Horiexek dira egingo dituen hiru galdera nagusi.