Parte-hartze arauak

Komunitate honetan parte hartzeko ondorengo arauak zehaztu ditugu:
 

  • Barrena.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
  • Testua euskaraz idatzi behar da.
  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, ez da akusaziorik eta irainik onartuko. Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein pertsonaren, enpresaren edota instituzioren gainean. Halakorik balego, kentzeko eskubidea dauka Barrenak.
  • Eskertuko dizugu izen-abizenekin idaztea, ahal duzula behintzat.
  • Iritziak eztabaidaren gaira mugatzea eskatzen da. Gaiarekin bat ez datozen ekarpenak kentzeko eskubidea du Barrenak.
  • Eztabaidarako gaia proposatu nahi bada, idatzi mezua Barrenara, mesedez.
  • Ez dira onartuko intimitate eskubidea urratzen duten mezuak.
  • Publizitate mezuak ez dira onartuko.
  • Barrenak edozein erantzun ezabatzeko eskubidea du, baita behar izanez gero mezuak editatzekoa ere.
  • Barrenak arauak aldatzeko edota gehiago eransteko eskubidea dauka, eztabaidaren norabide zuzena bermatzeko helburuarekin.

 

Barrenak ez du bere gain hartzen webgune honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.