"Zero Sei" taldeak irabazi zuen gaztetxoen koreografia lehiaketa

Erredakzioa 2016ko otsailaren 10a

Bost taldek aurkeztu zituzten euren koreografiak eta guztiek jaso zuten saria.

Jende asko hurreratu zen frontoira gaztetxoen koreografia lehiaketa ikustera. Azkenean sariak honela banatu zituen epaimahaiak: 1.- Zero Sei (+euskarazko kanturik onena) 2.- Zipriztinak 3.- Koloretsuak 4.- Ane pirataren lagunak eta 5.- Pirritx, Porrotx eta Mari Motots.

Lehiaketaren ostean Plaza Zaharreko karpan jarraitu zuen jai giroak eta mozorro lehiaketako sari banaketa ere egin zen bertan. Kaleak herriko gaiteroek girotu zituzten.