2016/03/26 09:00 - 23:59

Jaia

"Sabin askatu" jaialdia Baigorrin

"Sabin askatu" jaialdia Baigorrin
Baigorri, Soraluze

Kaixo lagunak!
Duela urte bat, Sabin Mendizabal Plazaola, Urepelen bizi zelarik, atxilotua izan zen Donapaleun 4 eta erdi urteko kartzela zigorra betetzeko.
Hilabete batzuk Pau eta Madrileko kartzeletan egon eta, Valladoliderat eraman zuten eta azken hilabeteak han pastu ditu gaur artio. Kartzelan, lehen graduan denez, bakarrik beste hiru presoekin egoiten da bere egunerokotasunean.
Momentu honetan, egoera pertsonala zaila du Sabinek, baina horrek ez dako indarra kentzen aintzina segitzeko.
Prozesu judizialean izan diren gastu guztiei aurre egiteko, baita gaur egun Sabin bisitatzera joaten diren lagunak laguntzeko ere, diru kopuru handiaren beharra badugu. Hortako, bere herrian (Soraluzen) eta Beasainen bezala, Baigorrin ere sustengu gaualdia antolatu dugu Sabinen ezagunen artean dirua biltzeko:
Martxoaren 26an, ibiakoitzez, Baigorrin, arratsaldeko bostetan filma emanaldiarekin hasiko dugu eta, ondotik, aperitifa, afaria eta kontzertuak eskaintzen dizkizuegu Bixentenian. Xehetasunak afitxan ikusten ahalko dituzue.
TXAURTE DENAK!
BORROKAK EMATEN DIGU LEGEAK KENTZEN DIGUNA.
SABIN, BALEAK MAITE ZITU!!! SABIN ASKATU!

Hizkuntza: Euskara