Hitzaldi-tertulia bertsolaritzaz. Miren Artetxe: "Bertsolaritzaren transmisioaren eragina gazteen hizkuntza erabileran"

Erredakzioa 2016ko maiatzaren 19a

Miren Artetxe.

Iparraldeko bertso-eskolen inguruan egin duen ikerketaren emaitzak, "Bertsolaritzaren transmisioaren eragina Iparraldeko gazteen hizkuntza-erabileran", aurkeztuko ditu. 

Pil-pileanek hitzaldia baliatu nahi du herriko bertsozaleak gonbidatu eta elkarrekin gogoeta egiteko: bertso-eskolez eta herrian bertsolaritzaren mugimendua antolatu eta indartzeko izan daitezkeen aukerez.