"Sozialista izateagatiko harrotasuna" aldarrikatu dute 115. urteurrenean

E. Unamuno 2016ko ekainaren 4a

Soraluzeko Alderdi Sozialistaren 115. urteko ibilbidea goraipatu eta "sozialista izateagatiko harrotasuna" aldarrikatu dute goizean Plaza Zaharrean egin duten urteurreneko ekitaldia. Soledad del Bosque, Odon Elorza eta Patxi Lopezek berba egin dute ordubete inguru iraun duen ekitaldian.